h
Contact info

Long-term value for all customers

Lorem ipsum dolor sit amet, consetetur sadi pscing elitr, sed diam nonumy eirmod tempor invidun omni sum.

 

Ikastetxea

IKASTETXEA

Oinak sustraietan...

Donostialdean historia eta ospe handia duten hiru ikastetxek, geografikoki hurbil daudenek, indarrak batu dituzte hirian proiektu integratzaile eta sendo bat garatzeko, XXI. mendeko gizartearen hezkuntza-erronkei erantzungo diena.
Main ImageHover Image

Manuel de Larramendi Ikastetxea:

Gaztetxoen apaizgaitegia da 1968ra arte. Saturarranen kokatua, Donostiara lekualdatzen da, Manuel de Larramendi izenarekin Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastetxe bihurtuz. 1982an, San Sebastián Mártir ikastetxearekin bat egin zuen, eta ikastetxe misto bihurtu zen. Urte batzuk geroago, itunpeko ikastetxeen sarean sartu zen, eta, pixkanaka, hezkuntza-eskaintza zabaltzen joan zen, 2016 an 0 urteko gela ireki zen arte.

Azken ikasturteetan, asko ikasi ondoren eta hainbat hezkuntza-erakunderekin lankidetzan, aldaketa pedagogikoa egin du “Larramendi Bidea” eredua martxan jarriz.

Manuel de Larramendi Elikel Fundazioaren parte da (Donostiako Elizbarrutia) 2016. urtetik.

Santa Teresa Ikastetxea:

Santa Teresa de Jesusen Lagundiak 1929an ireki zuen Donostiako lehen eskola teresiarra, Gros auzoan. Ondoren, 1968an, Ibaetara joan zen, eta gaur egun, beste 21 ikastetxerekin batera, Escuela Teresiana Fundaziokoa da.

Itunpeko ikastetxea da, Santa Teresagan inspiratutako Enrique de Ossó sortzailearen printzipio pedagogikoetan oinarritutako kristau eta kalitatezko irakaskuntza eskaintzen duena, eta 0 urtetik Batxilergoraino hartzen duena.

Main ImageHover Image
Main ImageHover Image

Jesuitinas Donostia ikastetxea:

Jesuitinas Donostia ikastetxea (Nuestra Señora de Aranzazu) Jesusen Alabek sortu zuten. Lehen zentroa 1925ean ireki zuten, Gros auzoan. 1967an, Aiete auzora joan zen, eta, gaur egun, beste 23 ikastetxerekin batera, Jesuitinas Hezkuntza Fundaziokoa da. Ikastetxe kristaua da, haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan itundua, eleanitza eta euskal gizartean txertatua.

Nazioarteko Batxilergoko Diplomaren Programa (16-18) emateko baimena duen Gipuzkoako ikastetxe bakarra da, eta bere hezkuntza-eskaintza, 0 eta 18 urte artekoa da.

Hiru ikastetxeek arreta pertsonalizatua ematen diete ikasleei, beren aniztasun osoan, eta horietako bakoitzaren behar espezifikoak betetzen dituzte, hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko harreman positiboak bultzatzen dituen giroan: ikasleak, hezitzaileak eta familiak.

… eta eskuak izarretarantz

GURE FUNTSA, FILOSOFIA ETA XEDEA: gizakiok hurrengo belaunaldiei mundu hobea uzteko ardura dugu. Eta seme-alaba hobeak mundura.
pertsonak bere kabuz “hegan egiteko” bidean laguntzea pertsonak bere kabuz “hegan egiteko” bidean laguntzea pertsonak bere kabuz “hegan egiteko” bidean laguntzea
pertsonak bere kabuz “hegan egiteko” bidean laguntzea pertsonak bere kabuz “hegan egiteko” bidean laguntzea pertsonak bere kabuz “hegan egiteko” bidean laguntzea