Jangela hezkuntza-gune garrantzitsua da elaiEnean, eta bertan osasun- eta higiene-ohiturak ikasten dituzte, baita elikadura jasangarriaren eta ingurumenarekiko errespetuaren garrantzia ere.
Komunitate osasuntsu baten eta Bizitza Osasuntsu ohituren aldeko apustua egiten dugu.
Ikastetxean bertan sukaldatzen dugu 0 Km-ko produktuekin, dieta orekatuak eta gure ikasleen beharretara egokituak eskainiz.
Bi jantoki ditugu, horietako bat gure Haur Hezkuntzako ikasleei egokituta.
HAUR-TXOKO
Hezkuntza Proiektuarekin bat eginez, zerbitzu honek familia eta lana uztartzen laguntzen du. Taldeko eta bakarkako jarduerak uztartuz, gizarte-harremanak, inklusioa, sormena… bultzatzen ditugu, eta giro ludiko eta atsegina sortzen dugu.