elaiEnea osatzen dugun pertsona guztiak hezitzaileak gara: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, jantokiko begiraleak, eskolaz kanpoko jardueretakoak…, hezitzaileak bokazioz.
Gure grina eta gaitasun guztiak proiektu partekatu baten zerbitzura jartzen ditugu.
Etengabe eguneratzen ari den talde handi bat osatzen dugu.
Gure lehentasuna,zalantzarik gabe, pertsona da. Ikasle bakoitza gure misioaren erdigunea da. Amets bakoitza, aukera bakoitza, proiektu bakoitza ezagutzen dugu.